Finala eta hirugarren posturako lehia abuztuaren 2an
Gauzak honela, joan den urteko finala errepikatuko dute Doneztebe The Moment eta Oiz A taldeek abuztuaren 2an, larunbatean 17:30ean hasita Doneztebeko Bear-Zanan. Goizean, 11:30ean, hirugarren postua jokoan izanen dute Oiz B eta Arraioz Sagardia taldeek plaza berean. Tartea, urrun joan beharrik gabe, 14:00etan bazkaria izanen dute Santamarian. Txartelak eskuratzeko epea akitu baldin bada ere, norbaitek txartelen bat nahi badu, Doneztebeko Salma Infortmatika dendatik pasa daiteke.