Azaroaren 9an joanen dira Kanaria Handira, eta astebeteko egonaldia eginen dute bertan.
Binakako logela hartzen dutenek 985 euro ordaindu beharko dituzte eta banakakoa hartzen dutenek 1.356 euro. Prezio horretan sartzen dira hegaldiak, aireportura joateko autobusa, hoteleko egonaldia eta bidaiarako seguroa.
Izen ematea abuztuaren 4ean eta 5ean, heldu den astelehenean eta asteartean, egin beharko da 948 45 08 78 eta 618 56 78 37 zenbakietara deituz edo bulegora joanez.