Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment izanen dira aurrez aurre, 17:00etan hasita, abuztuaren 2ko Oiz Aren kontra finala jokatzeko txartelaren bila
Joan den igandean lortu zuen Oiz A taldeak abuztuaren 2an Doneztebeko Bear-Zanan jokatuko den Baztan-Errekako 45. laxoa txapelketako finalerako txartela, Oiz Bren kontrako lehia estuaren ondotik. Bertze finalista zein den uztailaren 26an, larunbatean 17:00etan Arraiozko plazan hasiko den partidaren ondotik erabakiko da. Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment izanen dira aurrez aurre. Baztandarrek 7-9 irabazi zuten joanekoan eta itzulerakoa etxean jokatzen dutela baliatu nahiko dute. Baina aitzinean, azken hiru urteetako txapelduna izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.