Igandean Urdazubi-Baiona etapa zuten programatua, tartean Amaiurko gaztelua bisitatuz. Amaiurko gazteluaren eta Nafarroako historiaren berri izan zuten goizean eta handik Baionarat abiatu ziren. Bernart Etxepare Lizeoan arratsalde pasa egin zuten, Puntk taldeko kideen musikarekin animatu bidenabar. Astelehenean, azkenik, Miarritzetik Urruñarako bidea hartu zuten, kostaldetik, Bidarte, Getaria, Donibane Lohizune eta Ziburu zeharkatuta, Sokoako hondartzan bainua hartzeko. Gaur, Urruñatik Donostiarako bidea dute programatua.