Hegaldien atzerapenak izaten dira gehien errepikatzen diren kexetako batzuk, batez ere udan eta opor egunen bueltan. Legearen arabera, hegaldiren batean hiru ordu edo gehiagoko atzerapena gertatuz gero, bidaiari bakoitzak 250, 400 edo 600 euroko konpentsazio automatikoa jasotzeko eskubidea du, hegaldiak zuen ibilbide distantziaren arabera.
250 eta 600 euro arteko kalte ordainak
Hegaldiak zuen distantziaren arabera, hauek dira konpentsazioak:
- 250 euro 1.500 kilometro arteko hegaldietan.
- 400 euro, Europar Batasunaren barnean 1.500 kilometrotik gorako hegaldia izanez gero, edota atzerrirako hegaldietan 1.500 eta 3.500 kilometro artekoak direnean.
- 600 euro 3.500 kilometro baino gehiagoko hegaldietarako. Kasu honetan, halere, kalte ordaina 300 eurora murriztu daiteke atzerapena 3 eta 4 ordu artekoa denean.
Kalte ordain horiek aplikatzen zaizkie Europar Batasunetik abiatzen diren hegaldiak hartzen dituzten bidaiariei edo Europar Batasunera doan hirugarren herrialde bateko aireportu batetik aireratzen diren bidaiariei eta Europako hegazkin konpainiak direnean. Salbuespena: hegazkina ateratzen den hirugarren herrialde horretan irabaziak edo konpentsazioa eta laguntza izatea jadanik.
Kasu guzietan, konpainia horrekin egindako ibilbidearen azken helmugarainoko tartean izan den atzerapena hartzen da kontuan, ez banakako tarteena.
Hori bai, kontuan hartu behar da hegazkin konpainiek ez dutela kalte ordaina beren ekimenez ordaintzen; atzerapenak eragin duen kalte ordaina bidaiariek eskatu behar dute. Kasu guzietan, konpainia horrekin egindako ibilbidearen azken helmugarainoko tartean izan den atzerapena hartzen da kontuan, ez banakako tarteena.
Bertan behera utzi dituzten hegaldiak ere erreklamatzen ahal dira
Kalte ordain horiek hegaldiak bertan behera uzteari ere aplikatzen zaizkio, betiere salbuespen hauekin:
- Hegaldia atera baino bi aste lehenago, guttienez, bertan behera gelditu dela abisatu bada.
- Bi aste eta zazpi egun arteko aurrerapenarekin informatuz gero eta, alternatiba gisa, azken helmugara lau ordu baino gutiagoko atzerapenarekin iristeko ordezko aukera bat emanez gero.
- Zazpi egun baino guttiagoko aurrerapenarekin informatu bada eta bi ordu baino guttiagoko atzerapenarekin iristeko aukera eskaini bazaio bidaiariari.
Hegaldia bertan behera gelditu den kasuetan, lehen aipatutako konpentsazio horiez gain, konpainiak bidaiariei hautan eskaini behar die txartelaren dirua itzultzea edo hegaldi alternatiboren bat hartzeko aukera.
Janari-edariak, eta gauez hotela
Esperoan dauden bitartean, hegazkin konpainiak behar adina janari eta freskagarri eskaini beharko die bidaiariei, esperoan egon behar duten denboraren arabera, bai eta hotel batean ostatu hartzeko aukera ere, gaua tokatuz gero edo bidaiariak aurreikusitakoa baino egonaldi luzeagoa egin behar izanez gero.Aparteko zirkunstantziak
Hegazkin konpainiek ez dute hegaldien atzerapena zalantzan jartzen, baina ohikoagoa izaten da atzerapena aparteko inguruabarrek eragin zutela argudiatzea, eta aitzakia hori erabiltzea erantzukizunaz libratzeko. Hala ere, maiz, bitartekaritzan edo auzibide prozesuan, epaileak konpainia erantzukizuna ebazten du, eta legean ezarritako kalte ordainak ordaintzera behartu azkenean.Epaileek ez dituzte aparteko zirkunstantziatzat hartzen, konparaziora, hegazkinen mantentze lan erregularretik eratorritako edo aurreikus daitezkeen matxura teknikoak, barneko arazo operatiboak (tripulazio falta, plangintza akatsak, kateko atzerapenak), konpainiako langileen grebak edo arrazoi komertzialen ondoriozko birprogramazioak.
Kalte erantsiak
Atzerapenak eragindako kalte ordain automatikoez gain, batzuetan kalte gehigarriak izaten dira atzerapen horiengatik, hala nola hoteleko gauetan, jardueretan edo bertze konpainia batekin kontratatutako hegaldia galdu izana. Araudiak dio atzerapena eragin duen konpainiek ordaindu behar dituztela kalte horiek. Hori bai, ongi dokumentatu behar dira, eta enpresek traba ugari jartzen dituzte ordaintzeko. Beraz, batzuetan bide judizialera iritsi behar izaten da.
Europak kalte ordainak gehiago mugatu nahi ditu
Europan aireko bidaiariei buruzko araudia arautzen duen Erregelamendua aldatzeko lanean ari dira, eta badirudi aldaketa horrek kontsumitzaileen eskubideak murriztuko dituela. Erreforma hori oraindik Europako Parlamentuak onartu behar badu ere, Europar Batasuneko Kontseiluak atzerapenagatik orain ematen diren kalte ordainak gehiago mugatzea onartu zuen. Azken aldaketa hau onartuz gero, Europar Batasunaren barnean 3.500 kilometro baino gutiagoko hegaldietan lau ordutik gorako atzerapenengatik 300 euroko kalte ordaina emanen litzateke (orain baino 100 euro gutiago), eta 3.500 kilometro baino gehiagoko ibilbideetan 500 euroko konpentsazioa atzerapena sei ordutik gorakoa bada.
Proposamen berriak, gainera, aire konpainiek bidaiariei eskuko maleta kabinan eramateagatik kobratzeko bidea irekitzen die, betiere guttieneko neurriak gainditzen badituzte.
Erreklamazioa nola tramitatu behar den jakiteko, hoberena lehenbailehen aholkua eskatzea
Irache elkartearen bitartez milaka euroko kalte ordainak lortu dira mundu osoko herrialdeetarako hegaldietan izandako atzerapenengatik. Nolanahi ere, hegaldia atzeratzen bada edo oporretan bertze arazoren bat sortzen bada, egokiena lehenbailehen aholkua eskatzea da, legean aurreikusitako kalte ordainak nola eskatu jakiteko.