Goiener Elkarteak hirugarren urtez segidan antolatu du Udanbizi txirrindulari bira, aurten Iparraldeko I-ener herritar sozietatearekin batera eta Nafarkoop kooperatibaren laguntzarekin. Eta beti bezala, bizikletak hartuta energiarekin eta bertze hainbat gai sozialekin zerikusia duten hitzaldiak egiten ari dira egunero.
Astelehenean Irunen hasi zuten buelta, eta egun horretan Sarara joan ziren. Bigarren etapa, Saratik Itsasura egin zuten; eta hirugarrena Itsasutik Behorlegira. Atzo berriz ere eskualdeko lurrak zanpatu zituzten. Behorlegitik, Izpegin barna Baztanera ailegatu ziren, eta bertzeak bertze, Amaiurko gaztelua ezagutu zuten. Ordukoa da bideoa. Gaur, berriz, 61,4 kilometroko bidea eginez, Elizondotik Berara joanen dira, eta bisita eta hitzaldien ondotik, azken afariarekin borobilduko dute Udanbizi.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!