Cederna Garalur barrenean euskara sustatzeko eginbeharra izanen du teknikariak eta unibertsitate mailako gradua edo baliokidea izan beharko ditu. Gainera, euskarazko C1 maila eta bi urteko lan esperientzia ere eskatu dituzte. Horrez gain, B1 gidabaimena izatea eta lanpostuarekin lotutako prestakuntza osagarria ere baloratuko dituzte.
Curriculumak hizkuntza titulazioen eta lan bizitzaren ziurtagiriaren kopia konpultsatuarekin batera bidali beharko dira info@cederna.es helbidera eta mezuaren izenburua euskara teknikaria izan beharko da. Uztailaren 30eko 14:00etan bukatuko da curriculumak bidaltzeko epea.
Lanpostuari buruzko informazio gehiago hemen irakurri daiteke, eta hautaketa prozesuari buruzko informazio gehiago nahi dutenek 948 20 66 97 telefono zenbakira deitzen ahal dute.