Bertiz eta Zabaleta ariko dira Udako Master Laboral Kutxa pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 17a, 09:30

Udako Master Laboral Kutxa txapelketako aurkezpenean izan ziren pilotariak, tartean Bertiz eta Zabaleta (ezkerretik hasita, hirugarren eta laugarren).

Igande honetan abiatuko da txapelketa Plentzian eta irailaren 28an jokatuko dute finala Bermeon, 25 udalerri bisitatuz.

Aurtengo Udako Master Laboral Kutxa pilota txapelketa igande honetan hasiko da Plentzian eta irailaren 28an Bermeon bukatuko da. 25 udalerri bisitatuko ditu uda ardaztuko duen binakako txapelketa luzeak. Gainera, txapelketa honetako finala ETB1, ETB.eus eta ETB Satetik zuzenean eskainiko dute.

Udako Master Laboral Kutxa goi mailako binakako txapelketa bat izanen da eta bertan bi taldetan banatutako zortzi bikote arituko dira nor baino nor. A taldean Aldai eta Bergara, Arrizabalaga eta Zabala, Ibarrola eta Mendizabal eta Goiuri Zabaleta eta Oses arituko dira eta B multzoan, berriz, Etxegarai eta Nahia Bertiz sunbildarra, Lide Lopez eta Erasun, Uriarte eta Gaminde eta Arraiza eta Capellan. Finalerdiak irailaren 19an jokatuko dituzte Oñatiko Zubikoa pilotalekuan eta finala irailaren 28rako dago iragarria Bermeoko Artza frontoian. 

Gainera, lehen mailako txapelketaz harago, harrobiko pilotari gazteak bertatik-bertara ikusi eta ezagutzeko erakusleiho paregabea izanen da Udako Master Laboral Kutxa txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!