Aurtengo edizioan Nafarroa osoko zazpi talde ariko dira Herriz Herri Txapelketan: Araxes, Arraioz, Basaburua, Berriozar, Etxarri Aranatz, Irurita, Txantrea eta Ultzamaldea.
Bi proba konbinatu jokatuko dituzte: lehenengoan txokorrak biltzen, zakuarekin lasterketa, aizkoran, lasterka eta arpanean ari beharko beharko dira. Bigarren konbinatuan, berriz, ingude altxatzen eta txingekin ariko dira. Talde bakoitzak bi jardunaldi jokatuko ditu eta lau talde onenak pasako dira Burlatan eginen duten finalera.
Larunbatean jokatuko dute lehen jardunaldia Berako Altzateko frontoian eta 19:00etan izanen da. Bertan Basaburua, Etxarri Aranatz, Txantrea eta Ultzamaldea ariko dira nor baino nor.
Hurrengo saioak:
- Uztailak 25, 17:30ean Elizondoko Iriarte frontoian Araxes, Arraioz, Etxarri Arantz eta Irurita.
- Abuztuak 2, 18:00eta Antsoaingo Idaki frontoian Basaburua, Berriozar, Irurita eta Txantrea
- Abuztuak 9, 18:00etan Larraitzarreko Ultzama frontoian Araxes, Arraioz, Berriozar eta Ultzamaldea
- Abuztuak 17, finala, 19:00etan Burlatako Ezkabazal plazan finalera sailkatzen diren taldeak.
21 urtez azpikoen lehiaketa
21 urtez azpikoen txapelketa ere jokatuko dute. Kasu horretan proba konbinatu bakarra izanen da eta txokorrak biltzen, txingak eramaten, zakuarekin lasterka, lasterka eta arpanean ari beharko dira parte hartzaileak.
Hiru talde ariko dira: Antsoain, Araxes eta Berriozar. Jardunaldiak Antsoainen, Larraintzarren eta Burlatan jokatuko dituzte.