Oizko beteranoek gazteei irabazi diete laxoa txapelketako lehen finalerdian

Oizko bi taldeen arteko finalerdiko lehen partidan "zaharrak" nagusitu dira, baina gazteek ez dute azken solasa erran oraindik.

Abuztuaren 2an Donezteben jokatuko den Baztan-Errekako 45. laxoa txapelketako finalean Oizko talde bat izanen da, bai ala bai. Izan ere, ligaxkan lehenengoa izan den Oiz B eta final laurdenetan Doneztebe Titi menpean hartu zuen Oiz A aurrez aurre dira finalerdietan. Igandean jokatutako joaneko partidan 9-7 irabazi zieten beteranoek, Oiz A taldekoek, gazteei, Oiz B taldekoei.

Finalerdietako joaneko bertze partida uztailaren 19an, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko dute Doneztebeko Bear-Zana pilotalekuan Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardia taldeek.

Ondotik, itzulerako partidak jokatu beharko dituzte Oizen eta Arraiozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun