Jai Alai Summer Season txapelketako bigarren partida ere galdu dute Barrenetxea IV.ak eta Ezkurra II.ak

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 15a, 13:00

III. Jai Alai Summer Season txapelketa bere bidea egiten ari da. Argazkia aurkezpenekoa da. Argazkia: Maialen Andres

Aldabek eta Juaneneak bi jokoak irabazi zizkieten larunbatean Galarretan.

III. Jai Alai Summer Season txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Galarretan. Lehen jardunaldian bezala, Barrenetxea IV.ak eta Josetxo Ezkurra doneztebarrak galdu egin zuten eta zail dute txapelketan aitzinera egitea. Aldabek eta Aritz Juanenea saldiastarrak bi jokoak irabazi zizkieten (15-8 eta 15-14).

 

Bertze partidan, Azpirozek eta Ansa II.ak ere bi jokoak irabazi zizkieten Segurolari eta Larrañagari (15-11 eta 15-9).

Bigarren mailako Oriamendi txapelketari zegokion partidan, berriz, lehen jokoa galdu arren, Gurrutxagak eta Oier Apezetxea goizuetarrak 2-1 irabazi zieten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Eskuderori (15-14, 11-15 eta 3-8).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun