Gazteen laxoa txapelketa uztailaren 17an abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 16a, 13:00

Joan den urteko gazteen laxoa txapelketan parte hartu zuten taldeak, antolatzailea eta laguntzaileekin batera. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Doneztebeko lau taldek eta Iruritako bik eman dute izena eta finala abuztuaren 9an jokatuko dute Iruritan.

Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketa uztailaren 17an hasiko da. 12 eta 15 urte arteko pilotariak ariko dira: Doneztebeko lau taldek eta Iruritako bik parte hartuko dute. Lehen jardunaldia uztailaren 17an, ortzegunean izanen dute eta finala abuztuaren 9an Iruritan.

Doneztebe A taldean, Juanjo Berrio, Ibai Erkizia, Aimar Elizondo, Iñigo Telletxea eta Orkatz Telletxea ariko dira; Doneztebe B taldean, Eneko Mutuberria, Oier Mendiburu, Oier Lopez, Eki Inda eta Eiden Eleta; Doneztebe C taldean, Oihan Bañares, Ander Mutuberria, Ibai Zunzarren, Aritz Goñi eta Iker Elizondo; Doneztebe D taldean, Kemen Villamea, Ander Gorostiaga, Aitor Villamea, Ekain Juanenea eta Iker Gorostiaga; Irurita A taldean, Ibon Irazoki, Jokin Ripa, Oihan Etxenike eta Mikel Agerralde eta Irurita B taldean, Mikel Iñarrea, Mikel Gamio, Jon Mortalena, Aiert Urrutia eta Joseba Arraztoa.

Aipatu bezala, uztailaren 17an, ortzegun arratsaldean hasiko da txapelketa eta denek denen kontra jokatuko dute, zazpi jokora, astearte, ortzegun eta larunbatetan. Ligaxkako bi lehenbizikoek finala jokatuko dute abuztuaren 9ean, 17:00etan Iruritan, bederatzi jokora. Aitzinetik, 16:00etan, hirugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute, zazpi jokora.

 

Lehen jardunaldia ortzegunean, bigarrena larunbatean

Uztailaren 17an, ortzegunean 16:30ean hasita jokatuko dute lehen jardunaldiko bi partida Doneztebeko Bear-Zanan. Lehenik, Doneztebe C eta Doneztebe B elkarren kontra ariko dira eta, segidan, Doneztebe A eta Doneztebe B. 17:30ean Iruritan ariko dira Irurita A eta Irurita B.

Uztailaren 19n, larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldiko hiru partidak, guztiak Doneztebeko Bear-Zanan. 16:00etan Doneztebe B eta Irurita izanen dira aurrez aurre, gero Doneztebe A eta Irurita B eta, azkenik, Doneztebe D eta Doneztebe C.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun