Eskualdeko ordezkariak finaletan
Uztailaren 11n, ortziralean 17:00etan hasiko den jaialdian jokatuko dituzte promozio mailako eta lehen mailako finalak. Baztandarren arteko lehia polita ikusteko aukera izanen da promozio mailako finalean. Xuban Iturregi iruritarrak eta Mikel Mikelarena oiztarrak,, Jon Sagaseta iruritarra eta debuta egin duen Xuban Ilarregiren kontra ariko dira. Lehen mailako finalean, berriz, Doneztebeko bi jokalari ariko dira: Zeberio II.ak eta Mitxeok, Barricart eta Xanti Uterga izanen dituzte aurkari.
Jaialdi bakoitzeko sarrera-dohaintza 10 eurokoa izanen da 22 urtetik goitikoentzat eta 5 eurokoa 16 eta 22 urte artekoentzat, haurrak doan sartuko dira.