Zeberio II.ak eta Mitxeok bikote sendoa osatzen dutela erakutsi zuten uztailaren 9an jokatutako partidan. Matxin III. eta Otano mendean hartu zituzten, 35 eta 24 irabazita. Partidaren hasieran bertzelakoak ziren kontuak, 13 eta 16 atzetik ziren, baina partida irauli eta zortzi tanto segidan eginda, ateratako errentari eutsi eta erakustaldia eman zuten.
Promozio mailako partidan emoziorik ez zen falta izan. Ezkurra III.ak debuteko partida jokatu zuen. Hamasei urte bertzerik ez ditu Doneztebeko gazteak eta Agirrezabal izan zuen lagun kantxan. Iruritako Xuban Iturregi eta Oizko Mikel Mikelarena izan zituzten aurkari eta 35-33 irabazita, baztandarren lortu zuten finalerako txartela.
Finalaurreko partidak gaur
Gaur, hilak 1o, jokatuko dituzte finalaurretako bigarren partidak. Labrit pilotalekuan, 17:00etan hasiko da promozio mailako partida. Donamariako Markel Leatxe eta Oses, Iruritako Jon Sagaseta eta Xuban Ilarregiren aurka ariko dira. Lehen mailako partidan ere eskualdeko kirolariak ariko dira. Doneztebeko Xanti Utergak eta Barrikartek, Doneztebeko Eloy Otxandorena eta Ionen aurka jokatu beharko dute.