Gaur, ortzeguna
Herriz herriko datuei erreparatuz, Baztanen, Bertizaranan, Donamarian, Oizen, Urrozen eta Beintza-Labaienen abisu horia ezarri du Nafarroako Gobernuak gaur, hau da, mendiko suteak izateko arriskua altua izanen dela erran du. Eskualdeko gainerako herrietan, beti ere TTIPI-TTAPAren Hegoaldeko eremuak hartuta, abisua laranja da, alegia, sute arriskua hagitz altua da.
Bihar, ortziralea
Bihar, ortziralea, abisu laranjak eremu zabalagoa hartuko du. Gehiago ere bai: Sunbillan eta Igantzin abisu gorria ezarri du, hau da, muturreko arriskua izanen da mendiko suteak izateko.