Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa
Aizkoran, hamaika aizkolari aritu dira abuztuaren 15ean Arantzan jokatuko den Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortzeko lehian. Tartean, eskualdeko hiru aritu dira, Julen Urrutia arraioztarrak, Xabier Mitxelena iruritarra eta Mikel Santesteban zubietarra. Arraioztarrra eta aise gailendu da, eta iruritarrak hirugarren egin du. Finalera bortz aizkolari pasatzen direnez, biek lortu dute txartela.
- Julen Urrutia: 5.35
- Beñat Senosiain: 6.46
- Xabier Mitxelena: 7.15
- Ioar Goikoetxea: 7.23
- Eñaut Oiarbide: 8.40
- Unai Valverde: 8.55
- Iker Goldarazena: 9.01
- Mikel Santesteban: 9.51
- Urko Erize: 10.06
- Markel Iturralde: 10.31
- Ander Etxeberria: 13.31
Emakumezkoen Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketa
Sei kirolari aritu dira ingudearekin lehian, tartean Maika Ariztegi (Ituren) eta Leire Arraztoa (Irurita). Iturendarrak sasoiko segitzen duela erakutsi du eta bigarren gelditu denak baino bortz altxaldi gehiago eman dizkio ingudeari.
- Maika Ariztegi: 91 altxaldi
- Maika Iraizoz: 86 altxaldi
- Irune Biurrun: 83 altxaldi
- Leire Arraztoa: 82 altxaldi
- Irantzu Fierro: 80 altxaldi
- Leire Etxeberria: 78 altxaldi
Gizonezkoen Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketa
Gizonezkoetan ere eskualdean gelditu da zapela: Josetxo Urrutia leitzarrarentzat izan da. Iaz tapeldun izan zen Elizondoko Dario Trantxek azkenean ezin izan du parte hartu, lan kontuak direla eta, eta Aleix Pedrosa beratarra hirugarren gelditu da.
- Josetxo Urrutia: 82 altxaldi
- Alejandro Fernandez: 74 altxaldi
- Aleix Pedrosa: 73 altxaldi.
Uztailaren 10ean
Gaztetxoen arpana txapelketan Danel Urtxegi eta Xuban Magaña igantziarrak eta Eider Urrutia eta Oier Migeltorena baztandarrak izanen dira eskualdeko ordezkariak. Alebin, infantil eta kadete mailako proba konbinatu erakustaldian ere eskualdeko hainbat kirolari izanen dira.
Uztailaren 11n
Emakumeen aizkolari txapelketan Nerea Sorondo (Bera), Maika Ariztegi (Ituren) eta Xanta Sousa (Lesaka) ariko dira, baita Beatriz Tanco eta Uxue Ansorregi ere.
Harri altxatze txapelketan Josetxo Urrutia leitzarra ariko da, Oskar Aguas, Albaro Zugarrondo eta Iñigo Gonzalezekin batera.
Uztailaren 12an
Giza proba erakustaldian izanen dira Unai Bertiz eta Esti Gastearena sunbildarrak, Julen Kañamares eta Uxue Ansorregirekin batera. Sokatira 4x4 torneoan Beti Gazte, Antsoain, Araxes eta Berriozar ariko dira lehian eta emakumezkoen aizkora erakustaldian, Nerea Sorondo-Bea Tanco eta Maika Ariztegi-Xanta Sousa.
Uztailaren 13an
Gizonezkoen bikotekako aizkolari txapelketan, Jon Rekondo leitzarrak Iker Vicente izanen du bikote eta Zigako Joxean Etxeberriak, Eneko Saralegi eta Arribeko Ibai Soroa eta Txomin Amundarain. Gurdi altxatze txapelketan Unai Bertiz sunbildarra ariko da, Alex Fernandez, Albaro Zugarrondo eta Oskar Aguasekin batera eta Estefi Etxebeste iturendarrak harri altxatze erakustaldia eginen du.
Uztailaren 14an
Nafarroako Txinga Eramate Txapelketetan, emakumezkoetan, Esti Gastearena sunbildarrarekin batera, Garazi Azkoaga, Maika Iraizoz eta Iranzu Fierro ariko dira eta gizonezkoetan, Orein Mondragon, Imanol Martin eta Josu Elizalde.
Motozerrarekin, bertzalde, San Fermin Saria jokatuko dute Mikel Lasartek, Juan Asinek eta Amaia Condek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!