Gaur eta bihar, adibidez, 17:00etatik 21:00etara Elizondon izanen da eta bihar 09:30etik 13:15era ere bai, Arizkunenea kultur etxean.
Uztailaren 21ean, 16:45etik 21:00etara Leitzako udaletxean izanen dira. Uztailaren 23an eta 24an, berriz, Berara joanen da: hilaren 23an 17:15etik 21:00etara eta hilaren 24an 09:30etik 13:15era. Berako kasuan, jubilotekan izanen da odola emateko aukera.
Uztailaren 29an berriz Leitzara joanen da unitate ibiltaria, eta 16:45etik 21:00etara han izanen da.
Hitzordua hartua dutenek bakarrik izanen dute odola emateko aukera. Hala, norbaitek odola eman nahiko balu, 848 42 05 73 telefonora deituz edo www.adona.es webgunean eman beharko luke izena.