Doneztebe The Moment taldeak ere lortu du laxoa txapelketako finalerdietarako txartela

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 4a, 14:00

Uste baino bide bihurriagotik, baina finalerdietarako txartela lortu du Doneztebe The Moment taldeak, gaur egungo txapeldunak.

Final laurdenetako azken partida Oiz A eta Doneztebe taldeek jokatuko dute igande arratsaldean Oizen

Azken hiru urteetako txapeldunak, Doneztebe The Moment taldeak, lortu du Baztan-Errekako 45. Laxoa Txapelketako finalerdietarako txartela. Hasiera batean espero baino bide bihurriagoa izan du horretarako, ligaxkan hirugarren izan baitzen eta, honenbertzez, joan den asteburuan finala laurdenetako partida jokatu behar izan zuen ligaxkan seigarren izan zen Irurita Migeleneren kontra Bear-Zanan. Doneztebarrek 9-5 irabazi zioten Iruritako taldeari eta finalerdietan Arraioz Sagardiaren kontra jokatu beharko dute.

Final laurdenetako bertze partida igande arratsaldean Oizen

Final laurdenetako bertze partida uztailaren 6an, igandean 18:00etan jokatuko dute Oizen. Ligaxkan laugarren eta bosgarren izan diren Oiz A eta Doneztebe Titi izanen dira aurrez aurre eta irabazleak, ligaxkako liderra, Oiz B izanen du esperoan finalerdietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun