'Larhuni begira: elkargune bat mendian' erakusketa ikusgai dago Larungo Kaiola bentan

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 4a, 15:00

Hiru herrietako alkateak eta argazkilariak atzo egindako irekiera ekitaldian.

Atzo inauguratu zuten Larhungo tontorrean 'Larhuni begira: elkargune bat mendian' argazki erakusketa. Uda osoan ikusten ahalko da Larungo Kaiola bentan.

POCTEFA Larhun-E mugaz gaindiko proiektuaren barrenean antolatu dute erakusketa eta helburua Larhun inguruko lankidetza ezagutaraztea da. Atzo egin zuten ekitaldian elkartu ziren Berako alkate  Aitor Elexpuru, Sarako Batti Laborde eta Azkaineko Jean Louis Fournier.

Unaia Larraia eta Iñako Redin argazkilariek ateratako 20 irudik osatzen dute erakusketa. Irudi horietan Larhun mendiak ingurumenari, kulturari eta artzaintzari dagokienez duen aberastasuna ikusten da.  Irudi horiekin batera  POCTEFA La Rhun-E proiektuak bultzatutako ekintza garrantzitsuenak azaltzeko hainbat panel paratu dituzte: kontserbazio ekintzak, kudeaketa partekatuaren bidezkoak eta ingurumenari buruzko sentsibilizazioa bilatzen duten ekintzak.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun