Autobusez joanen dira Arantzazura eta 12:00etan meza aditzeko aukera izanen dute santutegian. Ondotik, 14:00etan otordua eginen dute Urnietako Oianume jatetxean. Bazkaltzeko barazki menestra; legatza plantxan; arkume errea; tarta izozkiarekin; sagardoa, ura eta ardoa eta kafea eta txupitoa izanen dituzte.
Bazkalondoan dantzaldia izanen dute eta 19:00etan hartuko dute itzulerako autobusa.
Aipatu bezala, izen ematea heldu den astelehen, asteartean eta asteazkenean, hilaren 7an, 8an eta 9an egin beharko da herriko delegatuen bitartez. Irteerak 60 euroko prezioa du eta ordainketa abuztuan egin beharko da.