Promozio eta lehen mailako finalerdiak jokatuko dituzte uztailaren 9an eta 10ean Labriten eta finala uztailaren 11n
Lehen mailan nahiz promozio mailan finalerdiak jokatuko dituzte uztailaren 9an eta 10ean eta bi finalak uztailaren 11n jokatuko dituzte.
Uztailaren 9an, asteazkenean 17:00etan Labriten hasiko den jaialdian, promozio mailako lehen finalerdia jokatuko dute Xuban Iturregi iruritarrak eta Mikel Mikelarena oiztarrak, debuta eginen duen Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra. Lehen mailako finalerdian, Zeberio II.a eta David Mitxeo doneztebarra, Matxin III.aren eta Otanoren kontra ariko dira. Navarra TV telebistaren bidez ikusteko aukera izanen da.
Uztailaren 10ean, ortzegunean 17:00etan hasiko den jaialdian, promozio mailako finalerdian, Oses eta Markel Leatxe donamariarra, Jon Sagaseta iruritarraren eta debuta eginen duen Xuban Ilarregiren kontra ariko dira. Lehen mailako finalerdian, berriz, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Eloy Otxandorena doneztebarraren eta Ionen kontra ariko dira.
Uztailaren 11n, ortziralean 17:00etan hasiko den jaialdian jokatuko dituzte promozio mailako eta lehen mailako finalak. Euskal Telebistaren bidez ikusteko aukera izanen da. Goxo txarangak alaituko du finaletako jaialdiko giroa.
Jaialdi bakoitzeko sarrera-dohaintza 10 eurokoa izanen da 22 urtetik goitikoentzat eta 5 eurokoa 16 eta 22 urte artekoentzat. Gazteagoa doan sartuko dira. Hiru jaialdietarako abonuak 25 eurotan salduko dira 22 urtetik goitikoentzat eta 16 urtetik 22 urte artekoentzat 15 eurotan.