Herriarteko pilota txapelketa nagusiko finalaren bila ariko dira larunbatean Doneztebe eta Leitza

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 27a, 15:00

Leitzak Lizarra izanen du arerio larunbat arratsaldean Labriten jokatuko dituzte herriarteko txapelketa nagusiko finalerdietako partidetan.

Doneztebek Irurtzun izanen du arerio larunbat goizean (11:00) eta Leitzak Lizarra arratsaldean (17:00)

Nafarroako herriarteko pilota txapelketa nagusiko finalerdiak jokatuko dituzte ekainaren 28an, larunbatean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Doneztebe eta Irurtzunen arteko lehian, Malerrekakoek abantaila hartu dute, kadete mailako partida asteazkenean jokatu baitzuten eta Fagoagak eta Anzizarrek 22-11 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari. Bertze bi partidak, jubenil eta senior mailakoak, larunbatean 11:00etan hasita jokatuko dituzte. Leitza eta Lizarraren arteko finalerdiko hiru partidak, berriz, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun