Ibilbide luzeko sariketa da Berritxu Saria eta uda hasieran egiten dute Berriatuan. Aurten ere eskolartekoan parte hartzeko adina duten zortzi bertsolari aritu dira kantuan. Horietatik lau pasatu dira bigarren fasera: Ekhi Zuluaga, Egiar Otegi, Kattin Madariaga eta Unax Aizpurua. Azkenerako aranztarra nagusitu da saratarrarekin lehia estua izanda.
Bertsolariek saio ederra egin zuten, eta jende aunitz bertaratu zen ikustera.