Nafarroako 169 kirolarik Miguel Indurain Fundazioaren beka hartu dute

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 26a, 14:00

Miguel Indurain Fundazioak 169 kirolariri bekak eman dizkie auren eta horietako aunitz izan ziren ekainaren 24an Navarra Arenan egindako ekitaldian.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoan, Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak, pilotan Oian Canabal, Unax Apeztegia, Nahia Bertiz eta Goiuri Zabaletak eta, herri kiroletan, Beti Gazteko sokatira taldeko kideek eta Elizondoko Dario Trantxek (ingude altxatzea) eta Anizko Unai Iantzik (koxkor biltzea) eskuratu dute.

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako 169 kirolariri eman dizkie aurten bekak, 2024an lorturiko emaitzak direla eta. Denera, 336.700 euro banatu ditu ekainaren 24an Iruñeko Navarra Arenan egin den ekitaldian. Miguel Indurain bera izan zen ekitaldian, baita Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Turismo kontseilaria ere.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoaren barrenean, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak 8.176 euro hartu ditu.

Euskal pilota programan, esku pilotan, Oian Canabal Etxarte igantziarrak 677 euro hartu ditu, Unax Apeztegia Bidegain elizondoarrak (sub22) 903 euro, Nahia Bertiz Babaze sunbildarrak (sub22) 565 euro eta Goiuri Zabaleta Rodriguez leitzarrak (sub22) 565 euro.

Pilota programako bekadunetako batzuk: eskuinetik hasita lehena Nahia Beriz sunbildarra eta hirugarrena Goiuri Zabaleta leitzarra.

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien hartu dutenak. Honela, 338na euro jaso dituzte Iñigo Altzugarai Legazkue, Mikel Apeztegia Mendiberri, Ainhoa Etxegarai Elgorriaga, Irantzu Goienetxe Batiz, Ane Gurrutxaga Errandonea, Unai Gurrutxaga Errandonea, Amaia Igarzabal Leiza, Maddalen Lopez Tapia, Ander Mitxelena Diaz, Karmelo Mitxelena Mitxelena, Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Beñat Ordoki Telletxea, Julen Palenzuela Etxepare, Karmele  Pikabea Baleztena, Eneko Saldias Otxotorena, Pascual Taberna Zubiria, Gerardo Telletxea Aizpuru, Oskar Telletxea Martiarena, Ainhoa Ubiria Sarasola, Maria Iantzi Irigoien eta Beñardo Iantzi Mitxelena tiralariek. Hauetaz gain, Dario Trantxe Urtasun elizondoarrak (ingude altxatzea) eta Unai Iantzi Maritorena aniztarrak (koxkor biltzea) 263na euro hartu dituzte.

Herri kirol programako bekadun gehienak Beti Gazteko sokatira taldeko kideak dira. Sari banaketan zazpi taldekide izan ziren. Argazkian, Ainhoa eta Maria Iraizoz ahizpekin (arpana) ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun