Nafarroako herriarteko txikiko final laurdenak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 13a, 10:00

Leitza eta Doneztebe aurrez aurre izanen dira Amazabalen igande goizean herriarteko handiko norgehiagokan.

Herriarteko handian, berriz, Leitzaren eta Donezteberen arteko lehia izanen dute igande goizean Amazabalen.

Nafarroako herriarteko pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte asteburu honetan. Herriarteko txikiari dagokionez, ekainaren 13an, ortziralean 16:30ean hasita, Ultzama eta Donezteberen arteko norgehiagoka izanen dute Larraintzarren. Ekainaren 14an, larunbat goizean, 10:00etan hasita Baztanen eta Leitzaren arteko lehia izanen dute Elizondoko Baztan pilotalekuan eta ordu berean, Bera eta Lesaka izanen dira aurrez aurre Berako Eztegara pilotalekuan. Larunbatean, 11:00etan, Goizueta eta Arbizu nor baino nor gehiago ariko dira Goizuetan.

Herriarteko handian Leitza eta Doneztebe aurrez aurre

Herriarteko handian ere jardunaldia izanen dute asteburu honetan. Eskualdeko taleei dagokienez, Leitzaren eta Donezteberen arteko lehia izanen dute ekainaren 15ean, igandean 11:00etan hasita Leitzako Amazabalen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun