Beti Gazteko 13 urtez beheitiko futbol taldeak Ezpeletako txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 10a, 18:00

Beti Gazteko 13 urtez beheitiko taldea garaile izan zen Ezpeletako futbol torneoan.

Hirugarren posturako lehian, Doneztebek irabazi dio Baztani.

Ezpeletako R. Eizaguirre futbol txapelketa jokatu zen ekainaren 8an. 13 urtez beheitiko kategorian, 2012an eta 2013an sortutako jokalarien mailan, alegia, Lesakako Beti Gazte suertatu zen txapeldun, Mondarrain taldearen kontrako finalean 2-0 nagusituta. Hirugarren posturako lehian, Doneztebek 1-0 irabazi zion Baztani.

Beti Gaztek txapelketa bikaina egin zuen eta lehen fasean, jokatutako sei partidetatik bortz irabazi eta bertzea berdindu egin zuen, sailkapeneko lehen postua eskuratuz. Honela, lehen fasean laugarren izan zen Baztanen kontra jokatu zuen finalerdia eta 2-1 irabazi zuen Lesakako taldeak. Bertze finalerdian, lehen faseko bigarrena eta hirugarrena, Mondarrain eta Doneztebe aritu ziren nor baino nor gehiago eta Lapurdiko taldea nagusitu zitzaion Malerrekakoari.

Final nagusian, azkenik, Beti Gaztek 2-0 irabazi zion Mondarraini eta hirugarren posturako lehian, Doneztebek 1-0 irabazi zion Baztani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun