Zer da pertsonako errenta garbia eta zer etxeko errenta garbia?
- Pertsonako errenta garbia: Familiaren errenta garbia familia osatzen duten pertsonen kopuruarekin zatituta kalkulatzen da.
- Familiako errenta garbia: Familiako kide guztiek urte osoan bildu dituzten diru sarrera garbiak dira. Diru sarrera horietan sartzen dira honako hauek: bertze baten kontura egindako lanarengatik kobratutako diru sarrerak, norbere kontura egindako lanaren irabaziak/galerak, gizarte prestazioak, lanarekin zerikusirik ez duten pentsioen eskema pribatuen ondoriozko errentak, kapital eta jabetza errentak, familien arteko transferentziak, adingabeengatik hartutako diru sarrerak eta PFEZaren aitorpenaren emaitza.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!