55 lagun bildu ziren Jauntsaratsen bigarren sailkatze saioa aditzera. Endika Legarra, Amaia Elizagoien, Kattin Madariaga, Bittori Elizalde, Mintxo Astiz eta Fernando Ziganda aritu ziren kantuan, Ander Aranburu Arriola gai-jartzaile zela. Saioa Legarrak irabazi zuen, eta zuzenean lortu zuen txapelketarako sailkapena. Bigarren lekuan gelditu ziren Kattin Madariagak eta Amaia Elizagoienek ere txapelketarako sailkatzea lortu zuten puntuazioaren arabera.
Bi sailkatze saioak jokatuta, dagoeneko erabakia gelditu da zein sei bertsolarik lortu duten Nafarroako Bertsolari Txapelketa: Endika Legarra, Xabi Maia elizondoarra, Kattin Madariaga aranztarra, Amaia Elizagoien oronoztarra, Aitor Irastortza eta Jabi Lezaun.
Txapelketa urriaren 4an hasi eta azaroaren 29an bukatuko da, baina aitzinerago zabalduko dute txapelketari buruzko informazio zehatza.