Osasun aholkuak

Ariketa fisikoaren garrantzia oroitarazi du Lesakako Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 6a, 09:30

Gaur, apirilaren 6a, Ariketa Fisikoaren Nazioarteko Eguna dela probestuz, horren garrantzia azpimarratu nahi izan du Lesakako Osasun Zentroak: «Mugitu, zaindu zure osasuna egunero».

Joan-etorrietan, etxean, egunerokoan edo denbora librean ariketa fisikoak egiteko hainbat gomendio eman ditu:

Joan-etorrietan
  • Joan oinez edo bizikletaz lanera, eskolara...
  • Erabili eskailerak igogailuaren partez.
  • Aparkatu urrutiago edo jautsi autobusetik geltoki bat lehenagotik, oinez ailegatzeko.
Etxean
  • Mugitu etxeko lanak egiten dituzun bitartean.
  • Murriztu pantaila aitzinean jarrita pasatzen duzun denbora.
  • Egin ariketak eskuekin edo hankekin serio edo pelikula bat ikusten duzun bitartean.
Egunerokoan
  • Ingurukoak zaintzean, mugitu etxe barrenean nahiz kanpoan.
  • Egin hamaiketakoa paseatu bitartean.
  • Egin maiz atsedenaldi aktiboak.
Denbora librean
  • Erabili aire zabaleko espazioak jarduera fisikoa egiteko
  • Elkartu zure inguruko pertsonekin, oinez ibiltzeko, mendira joateko, kirola egiteko edo kultur jardueretarako.
  • Zaindu herriko edo etxeko baratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun