Playoff-eko partida, beraz, gaur, asteartea, ekainak 3, 18:00etan hasiko den jaialdian jokatuko dute Galarretan Bereziartua sagardotegiaren izenean ari diren Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Aritz Juanenea saldiastarrak, Aburuza sagardotegiaren izenean ari diren Ansa II.aren eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra.
Partida honetako irabazleak Aldaberen eta Barrenetxea IV.aren kontra (Oialume Zar) jokatuko dute finalerdia eta finalerdiko irabazleen esperoan daude finalerako zuzenean sailkatutako Urriza eta Larrañaga (Petritegi).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!