Udazkenean hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa baina horren aitzinetik, sailkatze saioak jokatzen ari dira. Pasa den ortziralean jokatu zuten lehena, eta Xabi Maia elizondoarrak lortu zuen txapelketarako sailkatze zuzena. Ortzirale honetan jokatuko duten bigarrenarekin erabakiko dute sein bertsolari sailkatuko diren txapelketara.
Saioa Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran izanen da, maiatzaren 30ean, ortziralean, 18:30ean. Honako sei bertsolariak ariko dira kantuan: Amaia Elizagoien baztandarra, Bittori Elizalde, Endika Legarra, Fernando Ziganda, Kattin Madariaga aranztarra eta Mintxo Astiz.
Gai-jartzailea gisa Ander Aranburu Arriola ariko da eta epaile lanetan Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza.
Txapelketa urriaren 4an hasi eta azaroaren 29an bukatuko da.