Osasun aholkuak

Larruazaleko minbiziari buruzko datuak eta prebenitzeko aholkuak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 27a, 19:00

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako infografia bat zabaldu du Lesakako Osasun Zentroak larruazaleko melanomari buruz herritarrak informatu eta gomendioak emateko asmoz.

Infografia horretan larruazaleko melanomari buruzko hainbat datu biltzen dirá 2022ko intzidentzia oinarri hartuta.

Datu horiek oinarri hartuta, argi ikusten da larruazaleko minbiziak gehienbat emakumezkoei eragiten diela.

Gizonezkoetan, urtean 57 kasu berri detektatzen dituzte eta minbizia guztien %2,2 dira larruazalekoak. Emakumezkoetan, berriz, urtean 62 kasu berri detektatzen dituzte eta minbizi guztien  %3,7 dira larruazalekoak.

Adinari dagokionez, kasu berrien hamarretik sei 65 urte baino gehiago dituzten herritarrei detektatzen diete, eta biziraupena tasa handia du: emakumezkoetan %92koa eta gizonezkoetan %86koa.

Datuez harago, larruazaleko melanoma prebenitzeko hainbat gomendio ematen ditu infografiak:

  • Saihestu eguzkitan gehiegi egotea, batez ere haurtzaroan.
  • Bilatu itzala eta saiatu eguerdiko orduetan eguzkitan ez jartzen.
  • Babestu arropa, zapela eta eguzkitako betaurrekoekin.
  • Eguzkitarako babesgarria erabili agerian dauden larruazalaren eremuetan
  • Ez erabili Uva izpi bidez belzteko kabinarik.
  • Adi ibili orin (peka) berriak agertuz gero, eta osasun profesionalekin kontsultatu, baldin eta ezohiko aldaketarik ikusten baduzu orinen batean edo larruazalean.

Ikusi infografia hemen:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun