Lasterketa 09:00etan hasiko da Zegaman, eta helmugara baino lehen, 42,195 kilometroko luzera duen eta metatutako desnibela 5.472 metrokoa duen ibilbidea egin beharko dute lasterkariek. Bidean hamahiru kontrol gune eta hamahiru hornidura postu izanen dituzte eta gehienez zortzi ordu izanen dituzte helmugara ailegatzeko.
Eskualdeko kirolariak
- Ane Elzaurdia Mentaberri beratarra. 61. dortsal zenbakia izanen du.
- Maddalen Jimenez Andres beratarra. 74. dortsal zenbakia izanen du.
- Aritz Aranzegi Elordi leitzarra. 129. dortsal zenbakia izanen du.
- Hodei Lujanbio Apezetxea goizuetarra. 353. dortsal zenbakia izanen du.
- Adur Iantzi Irigoien igantziarra. 530. dortsal zenbakia izanen du.
- Egoitz Zubiri goizuetarra. 543. dortsal zenbakia izanen du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!