Ibilgailu hau, oraingoz, Nafarroako 24 herritara ailegatuko da. Dagoeneko bederatzitan eskaintzen zen DNI Rural izeneko zerbitzua, tartean Elizondon eta Leitzan. Orain, bertze hamahiru herritan eskainiko da, baina horien artean ez da eskualdeko bertzerik. Datorren astean, hain zuzen, Leitzara etorriko da bulego ibiltaria.