Dunixe Alberro txapeldun Antzuolako San Isidro txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 22a, 10:30

Antzuolako San Isidro txapelketaren laugarren edizioan txapeldun eta txapeldunorde suertatutako neskak.

Benjamin-alebin mailan Txarutako Aiora Arraztoa arraioztarra txapeldunorde izan zen eta infantil-kadete mailan Adoseko Dunixe Alberro iturendarra txapeldun eta Umore Onako Araitz Legarreta aranoarra txapeldunorde

IV. San Isidro Emakume Pilota txapelketako finalak jokatu zituzten maiatzaren 17an. Antzuolako Olalde Elkarteak antolatuta, bi kategoriatan 64 neska pilotarik hartu zuten parte, 32 bikote osatuz. Horietatik 16 benjamin-alebin mailan aritu ziren eta bertze 16 infantil-kadete mailan.

Bikote guztien artean, eskualdeko bortz pilotarik hartu dute parte: Araitz Legarreta aranoarra (Umore ona), Iraide Iriarte sunbildarra (Ados), Joana Iratzoki Igantziarra (Arkupe), Aiora Arraztoa arraioztarra (Txaruta) eta Dunixe Alberro iturendarra (Ados). Horietatik hiruk lortu zuten finalera sailkatzea.

Aipatu bezala, finalak maiatzaren 17an, larunbat arratsaldean jokatu zituzten Antzuolako San Isidro ospakizunen egitarauaren barnean.

Benjamin-alebin mailan, Arraiozko Aiora Arraztoa (Txaruta) eta Alaia Aranburu (Ados) txapeldunorde izan ziren, Intza Agirreren eta Ainere Azpiazuren (Lapke) kontra galdu ondotik.

Infantil-kadete mailan, berriz, Iturengo Dunixe Alberro Isasi (Ados) eta Intza Arruti (Ziotza) izan ziren txapeldun, Larraitz Galardiri (Oiarpe) eta Aranoko Araitz Legarretari (Umore Ona) final gogor batean irabazita.

Infantil-kadete mailan, Araitz Legarreta aranoarra eta Galardi txapeldunorde eta Arruti eta Dunixe Alberro iturendarra txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!