Ugaitz Elizalde eta Oier Orbegozo ariko dira Lesakan Benito Tainta txapelketako ortzeguneko jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 21a, 19:00

Ugaitz Elizalde iturendarrak jokatuko du senior mailako lehen partida eta Oier Orbegozo lesakarrak bigarrena.

Senior mailako lau partida jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan, 18:30ean hasita

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean, senior mailako lau partida jokatuko dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan. Horietako lehenbizikoan, Atarrabia taldeko Ugaitz Elizalde iturendarra ariko da eta bigarrenean Arkupe elkarteko Oier Orbegozo lesakarra.

Lesakan, ortzegunean maiatzaren 22an, 18:30ean

Seniorrak

  • Joanes Zestau (Behar Zana)-Ugaitz Elizalde (Atarrabia)
  • Oier Orbegozo (Arkupe)-Oier Zabaleta (Oiarpe)
  • Oihan Gonzalez (Arkupe)-Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio)
  • Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa)-Ander Ezenarro (Tolosa-Aurrera)

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun