Doneztebe The Moment eta Oiz A taldeek lehen partidak galdu dituzte laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 20a, 18:00

Baztan-Errekako 45. Laxoa txapelketako laugarren jardunaldiak ezusteak ekarri zituen

Baztan-Errekako 45. Laxoa Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Horietatik bi Doneztebeko Bear-Zanan jokatu dituzte larunbatean eta igandean eta bertzea larunbat arratsaldean Arraiozen. Gaur egungo txapeldunak, Doneztebe The Moment taldeak, galdu egin zuen Arraiozen eta orain arteko bi partidak irabaziak zituen Oiz A taldeak ere jipoia hartu zuen Donezteben (9-2).

Laugarren jardunaldiko emaitzak

  • Arraioz Sagardia 9 – Doneztebe The Moment 7
  • Doneztebe Menditxuri 4 – Irurita Migelene 9
  • Doneztebe Titi 9 – Oiz A 2
  • Oiz B atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun