Benito Tainta txapelketako finalerdietako lehen protagonistak erabaki dira igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 19a, 17:00

Joan den urtean txapeldun izan zen Iker Anzizar doneztebarrak finalerdietarako txartela eskuratu du Benito Taintaren omenezko txapelketan.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean gazteenek final laurdenak jokatu dituzte igandean. Beraz, hainbat kategoriatan finalerdietako lehen protagonistak erabaki dira.

Lesakan, igandeko emaitzak

FINAL LAURDENAk

Mutil Jubenilak

  • Ekain Azkue (Ilunpe), 18 – Martin Elola (Lapke), 0 (ez zen agertu)
  • Pablo Aldaz (Buruzgain), 10 - Unax Madina (Intxurre), 18
  • Beñat Zearra (Markina), 2 – Aetz Lopez (Ataun), 18

Donezteben, igandeko emaitzak

FINAL LAURDENAK

Mutil kadeteak

  • Jurgi Landa (Lapke), 15 - Ioritz Arsuaga (Ilunpe), 18
  • Iker Anzizar (Erreka), 18 - Suhar Mantzizidor (Lapke), 7
  • Janitz Bengoetxea (Lea-Ibarra), 11 - Paraguayo VII.a (Najerino), 18
  • Aimar Zubillaga (Aurrera), 10 – Aner Garmendia (Zornotza), 18

Sunbillan, igandeko emaitzak

FINAL LAURDENAK

Mutil infantilak

  • Joseba San Roman (Lagunak), 2 - Imanol Arrieta (Lapke), 18
  • Aitor Arteaga (Zazpi Iturri), 6 - Erik Igoa (Bortziriak), 18
  • Nahien Anunzibai (Oiarpe), 11- Axular Imaz (Zugarralde), 18
  • Oihan Braña (Txaruta), 18 - Inar Olano (Bergara), 14

Igantzin, igandeko emaitzak

FINAL LAURDENAK

Neskak

  • Larraitz Galardi (Oiarpe), 12 – Alize Sagardui (Umore Ona), 18
  • Maria Crespo (Oberena), 18 - Itxaso Iparragirre (Intza), 17
  • Intza Arruti (Ziotza, 9 – Ainize Martinez (Arkupe), 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!