Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren seigarren jardunaldia jokatu zuten ortziralean Irunberriko pilotalekuan. Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Otanok nagusitasunez, 35-23, irabazi zieten Matxin III.ari eta Agirrezabalari. Gisa honetara, sailkapenean lder jarri dira Otxandorena eta Otano. Uterga eta Mitxeo bikotearen puntu kopuru berdinarekin.
Jaialdia hasteko partidan, Osesek eta Ionek 30-23 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Barricarti.