Martxan da aurtengo Oporrak Bakean programa, Saharako haurrak bizi duten egoeratik atera eta Nafarroan egonaldia egiteko aukera ematea helburu duena. Hala ere, Saharaztanek jakinarazi duenez, «harrera familiak eskas gelditu dira, haur batzuk gabe gelditu baitira, eta ez-ohiko deialdia zabaldu dute».
Norbait animatuz gero, harremanetan jar daiteke elkartearekin saharaztan@hotmail.com helbidean edo ANAS elkartearekin 626 502 495 telefonoan.