Benito Tainta txapelketa final laurdenetan sartuko da igandean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 16a, 17:00

Arkupe pilotazale elkarteak antolatzen duen Benito Tainta txapelketa final laurdenetan sartuko da igandean.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean gazteenek final laurdenak jokatuko dituzte igandean: mutil jubenilak Lesakan, kadeteak Donezteben eta infantilak Sunbillan eta neskak Igantzin. Ortzegunean Lesakan jokatutako senior mailako jardunaldian, berriz, galdu egin zuten Oier Orbegozo lesakarrak eta Enaitz Anso oronoztarrak.

Lesakan igandean, maiatzaren 18an, 10:00etan

FINAL LAURDENAk

Mutil Jubenilak

  • Ekain Azkue (Ilunpe) – Martin Elola (Lapke)
  • Pablo Aldaz (Buruzgain) - Unax Madina (Intxurre)
  • Beñat Zearra (Markina) – Aetz Lopez (

Donezteben igandean, maiatzaren 18an, 10:00etan

FINAL LAURDENAK

Mutil kadeteak

  • Jurgi Landa (Lapke) - Ioritz Arsuaga (Ilunpe)
  • Iker Anzizar (Erreka) - Suhar Mantzizidor (Lapke)
  • Janitz Bengoetxea (Lea-Ibarra) - Paraguayo VII.a (Najerino)
  • Aimar Zubillaga (Aurrera) – Aner Garmendia (Zornotza)

Sunbillan igandean, maiatzaren 18an, 10:00etan

FINAL LAURDENAK

Mutil infantilak

  • Joseba San Roman (Lagunak) - Imanol Arrieta (Lapke)
  • Aitor Arteaga (Zazpi Iturri) - Erik Igoa (Bortziriak)
  • Nahien Anunzibai (Oiarpe) - Axular Imaz (Zugarralde)
  • Oihan Braña (Txaruta) - Inar Olano (Bergara)

Igantzin igandean, maiatzaren 18an, 10:00etan

FINAL LAURDENAK

Neskak

  • Larraitz Galardi (Oiarpe) – Alize Sagardui (Umore Ona)
  • Maria Crespo (Oberena) - Itxaso Iparragirre (Intza
  • Intza Arruti (Ziotza) – Ainize Martinez (Arkupe)

 

Maiatzaren 15eko emaitzak Lesakan

Neskak

  • Ainhitze Arratibel (Lapke), 18 – Joana Iratzoki (Arkupe), 8

Seniorrak

  • Oier Ibarluzea (Lapke), 22 – Oier Orbegozo (Arkupe), 3
  • Ruben Campo (Barberito), 10 – Xabat Sasiain (Ataun), 22
  • Enaitz Anso (Zugarralde), 11– Faben Ituarte (Lapke), 22
  • Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri), 11 – Ander Perurena (Tolosa-Aurrera), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun