Udaberriko erremonte txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko dute ortziralean Irunberrin

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 15a, 14:30

Eloy Otxandorena doneztebarra bigarren garaipenaren bila aterako da.

Otxandorena doneztebarra eta Otano, Matxin III.aren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren seigarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 16an, ortziralean 19:00etan hasita Irunberriko pilotalekuan. Eloy Otxandorena doneztebarra eta Otano, Matxin III.aren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.

Jaialdia hasteko partidan, Oses eta Ion, Xuban Iturregi iruritarraren eta Barricarten kontra ariko dira.

Sarrerako dohaintza 10 eurokoa izanen da, 5 eurokoa 16 eta 22 urte artekoentzat eta doan 16 urtetik behetikoentzat. Bildutako guztia ADANO elkartera bideratuko dute. E•Remonte enpresako erremontisten kamisetak ere zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun