Laxoa txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 15a, 19:00

Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment ariko dira larunbat arratsaldean Arraiozko plaza dotorean.

Baztan-Errekako 45. Laxoa Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Horietatik bi Doneztebeko Bear-Zanan jokatuko dituzte larunbatean eta igandean eta bertzea larunbat arratsaldean Arraiozen.

Laugarren jardunaldia

  • Arraioz Sagardia – Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.
  • Doneztebe Menditxuri – Irurita Migelene, larunbatean 17:00etan.
  • Doneztebe Titi – Oiz A, igandean 16:00etan.
  • Oiz B atsedena.

 

Hirugarren jardunaldiko emaitzak

Joan den asteburuan jokatutako hirugarren jardunaldiko emaitzak hauek dira:

  • Doneztebe The Moment, 9 – Doneztebe Menditxuri, 7
  • Doneztebe Titi, 0 – Oiz B, 0 (bertan behera)
  • Irurita Migelene, 2 – Oiz A, 9
  • Arraioz Sagardia atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun