Goizean elkar ezagutzeko jolasak eginen dituzte eta ondotik, 14 urte arteko gaztetxoek bertso txapelketa bat eginen dute Salestarren txokoan. Txapelketa bukatzean, elkarrekin bazkalduko dute.
Arratsaldean, Gure ahots bideo motz bideo lehiaketarako sortutako bideoak ikusiko dituzte eta sari banaketa eginen dute. Eguna borobiltzeko Iruñeko Alde Zaharrean barrena itzuli bat eginen dute etxera joan aitzinetik.
Bertso Eskolen egunean izena emateko galdetegia bete beharko da, maiatzaren 23a baino lehen.
Gaur egun 18 urtetik beherako 150 ikasle inguru aritzen dira Nafarroako haur eta gazteen Bertso Eskoletan, eskola orduz kanpo bertsolaritza lantzen, 28 taldetan banatuta.