Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean gazteen mailetako partidak jokatu dituzte asteburuan. Neskak ere sartu dira jokoan, larunbat eta igande goizean Igantzin. Mutiletan, jubenilak Lesakan, kadeteak Donezteben eta infantilak Iruritan aritu dira igande goizean. Ortzegun arratsaldean, nesken partida bat eta senior gizonezkoen lau jokatuko dituzte Lesakan. Tartean, Oier Orbegozo lesakarra eta Enaitz Anso oronoztarra ariko dira.
Lesakan, maiatzaren 11ko emaitzak
Mutil Jubenilak
- Manex Olaiz (Oiarpe), 10 – Ekain Azkue (Ilunpe), 18
- Unax Madina (Intxurre), 18 – Markel (Irurtzun), 4
- Mikel Egurrola (Markina), 18 – Ibai Olza (Oberena), 0 (ez zen agertu)
- Beñat Zearra (Markina), 18 – Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera), 13
Donezteben, maiatzaren 11ko emaitzak
Mutil kadeteak
- Janitz Bengoetxea (Lea-Ibarra), 18 – E. Saez de Asteasu (Lezao-Agurain), 14
- Iker Anzizar (Erreka), 18 – Ekhi Iradi (Oiarpe), 8
- Oier Arsuaga (Hernani), 12 – Suhar Mantzizidor (Lapke), 18
- Paraguayo VII.a (Najerino), 18 – Iker Iriarte (Atarrabia), 7
- Ioritz Arsuaga (Ilunpe), 18 – Julen Larramendi (Ilunpe), 8
- Eneko Bidezabal (Tolosa-Aurrera), 0 (ez zen agertu) – Aimar Zubillaga (Aurrera), 18
Iruritan, maiatzaren 11ko emaitzak
Mutil infantilak
- Oihan Muñoa (Arkupe), 17 – Nahien Anunzibai (Oiarpe), 18
- Enaitz Arrieta (Abantzu-Zestoa), 7 – Axular Imaz (Zugarralde), 18
- Iñaki Zabaleta (Amurrio), 12 – Aitor Arteaga (Zazpi Iturri), 18
- Erik Igoa (Bortziriak), 18 – Xuban Juantorena (Tolosa-Aurrera), 9
- Oihan Braña (Txaruta),18 – Hegoi Zabala (Hernani), 17
- Inar Olano (Bergara), 18 – Xabier Toledo (Zazpi Iturri), 3
- Ibai Arrieta (Lagunak), 18 – Aiur Apezetxea (Oiarpe), 13
- Imanol Arrieta (Lapke), 18 – Jon Lazkanotegi (Bortziriak), 0 (ez zen agertu)
Igantzin, maiatzaren 10eko emaitzak
Neskak
- Intza Arruti (Ziotza), 18 – Maria Balerdi (Zazpi Iturri), 6
- Garazi Iñigo (Ados), 11 – Joana Iratzoki (Arkupe), 18
- Larraitz Galardi (Oiarpe), 18 – June Zabala (Mundarro), 4
Igantzin, maiatzaren 11ko emaitzak
Neskak
- Ainhitze Arratibel (Lapke), 18 – I. Iraide (Ados), 9
- Maria Crespo (Oberena), 18 – Itsasne Lizarralde (Aloña Mendi), 7
- Aiora Uriarte (Bermeo), 0 – Itxaso Iparragirre (Intza), 18
Maiatzaren 15ean, ortzegunean 18:00etan, Lesakan
Neskak
- Ainhitze Arratibel (Lapke) – Joana Iratzoki (Arkupe)
Seniorrak
- Oier Ibarluzea (Lapke) – Oier Orbegozo (Arkupe)
- Ruben Campo (Barberito) – Xabat Sasiain (Ataun)
- Enaitz Anso (Zugarralde) – Faben Ituarte (Lapke)
- Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri) – Ander Perurena (Tolosa-Aurrera)