ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Beti Gazteko neska gazteen taldea Nafarroako txapeldun

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 12a, 08:00

Beti Gazteko neska kadete-infantilak ligako txapeldun izan dira. Txapeldunen fasean partida bakarra galdu dute. Argazkia: Bidal Etxarte

Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek Frantziako txapelketako lehen kanporaketa gainditu dute

Maiatzean sartuta, azken txanpan murgilduak daude eskualdeko kirol talde gehienak. Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek, erraterako, Frantziako txapelketako lehen kanporaketa gainditu dute, final hogeita hamabirenekoa Castetsen, Saint Aubin de Medoc taldearen kontra. Emakumeek, berriz, Animainean galdu zuten. Futbolean, talde nagusientzat ez da asteburu ona izan eta ez dute partida bakar bat ere irabazi. Halere, Doneztebek Beriainen berdindu zuen eta etxera bueltan ongi merezitako ongietorria izan zuen, liga astebetebe lehenago irabazi baitzuen. Beti Gazteko gizonezkoek ere garrantzitsua izan daitekeen berdinketa lortu zuten Hernanin. Heldu den igandean etxean irabazten badute, maila mantenduko dute matematikoki, bertze partida baten faltan. Bertze talde guztiek galdu egin dute, erregionaleko Baztanek eta Aurrerak zortzi eta zazpi gol hartuta gainera, Nafarroako neska kadete-infantiletan, ligako txapeldun suertatu da Beti Gazte, Baztanen kontrako derbia irabazita Mastegin (baztandarrak bigarren izan dira).

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Hernani 1 - Beti Gazte 1 (Asier Taberna)

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Lerines 3 - Baztan KE 1 (Imanol Goienetxe)

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

CF Beriain 2 - Doneztebe FT 2 (Fermin Estanga eta Aimar Sarratea)

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Rotxapea CD B 7 - Aurrera KE 1 (Ibai Remirez)

SD Alsasua 8 - Baztan KE B 0

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Axular Lizeoa 5 - Gure Txokoa 1 (Kenai Garcia)

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Antiguoko KE 5

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Elgoibar CD 3 - Gure Txokoa 1 (Mikel Pombar)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Touring KE 4 - Beti Gazte 2 (Yeray Gerometta eta Aritz Lizarrondo)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketa, joanekoa

Doneztebe FT atsedena.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopan

SD Alsasua 0 - Baztan B 0

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Oiartzun KE B 1 - Gure Txokoa A 1 (Oier Martin)

Beti Gazte A 6 (Oinatz Aiestaranek 2, Oier Laka, Joseba Rodriguez, Enaitz Bereau eta beraien atean) – Internacional CD 0

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Gure Txokoa B 1 (Iker Aranguren) - Beti Gazte B 4 (Ibai Criado, Xuban Magaña, Oier Txoperena eta Beñat Aiestaran)

Nafarroako kadeteen lehen mailako kopan

CD Atarrabia 4 – Baztan KE A 1 (Julen Elizaintzin)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketa, joanekoa

CD Larrate 5 - Baztan KE B 3 (Josu Larraiozek 2 eta Aitor Ripa)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako lehen kanporaketa

Doneztebe FT 5  (Mattin Indak 2, Jon Larunbe, Aimar Etxeberria eta Eneko Ibarra) – CD Valle de Egues A 3

Aurrera KE 2 (Hodei Sagastibeltza eta Unai Labaien) – CD Paz Ziganda 1

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa 0 – Orioko FT 1

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasea

Beti Gazte 2 – Baztan KE 0, txapeldunen faseko derbia irabazi eta ligako txapeldun izan dira lesakarrak.

Beti Gazte eta Baztango neska kadete-infantilak larunbat eguerdian Mastegin. Lesakarrak ligako txapeldun izan dira eta baztandarrak bigarren. Argazkia: Bidal Etxarte

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasea

Aurrera KE 1 (Laida Maritorena) – CD Huarte 1

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan (4-5-6)

Doneztebe FT 6 (Peio Mariezkurrena, Lukas Ezkurra, Ekaitz Sein, Aratz Retegi, Inhar Aioroa eta Oinatz Ezkurra) – CD Asdefor A 0

Aurrera KE 2 (Juba Vicente) – AD Mendillorri 0

Baztan  KE 2 (Markel Telletxea eta Urko Azkarraga) – CD Iruña 2

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan (1-5)

Doneztebe FT B 2 (Aimar Elizalde eta Iker Gorostiaga) – CD Murchante 4

CD Ilumberri 4 - Baztan KE B 1 (Patxi Baldanta)

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasea

Gure Txokoa 1 (Aroa Martin) – Urnieta CD 3

Nafarroako neska infantil-alebinak, kopako final zortzirenak

CD Mendavies 2 - Baztan KE A 1

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B 1 – CD Amigó B 4

 

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

Aurrera KE A 2 (Nuria Irujoren golak) – GCH Garbayo Chivite Cintruenigo FS 8

Alebinak kopa

Aurrera KE B 2 (Oihan Zubillaga eta Markel Bengoetxea) – CD El Redin A 6

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopan

Erreka 26 - BM Lizarreria 26

Neska kadeteak kopan

Lagunak 35 – Baztango BKT 29

Mutiko infantilak kopan

Erreka atsedena.

Neska infantilak kopan

BM Loyola C 28 – Erreka 23

 

 

ERRUGBIA

Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenak

Sarako Izarra 15 – Saint Aubin de Medoc 11

Euskal Ligako emakumeen azken liga

Sarako Izarra 15 – Gipuzkoa Sortzen 27

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz 31 – La Unica RT 36

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun