Bortzirietan 12:00etan elkartuko dira Bereauko zubi zaharrean argazkia ateratzeko. Oinez edo bizikletaz joateko, 11:00etan elkartuko dira. Beratik abiatuz gero, Euskaldunan, eta Lesakatik abiatuz gero, Plaza Zaharrean.
Leitzan berriz, Leitzako eta Berastegiko herritarrek bat eginen dute 11:00etan Zazpizubietan (Frankin) eta bi herrietako alkateek manifestua irakurri eta opariak trukatuz hasiko dute ekitaldia. Bi herrietako bertso eskolako haurren bertsoak ez dira faltako eta Zapeloatz ere dantzatuko dute. Elkarrekin argazkia aterako dute zubian eta hamaiketakoa ere izanen da. Giroa alaitzen, trikitilariak, panderojoleak eta txistulariak ariko dira.
Goizean herriz herri eta eskualdez eskualde eginen dituzte elkarretaratzeak, eta arratsalderako Iruñean egina zuten hitzordua. Azken hori, ordea, bertan behera utzi dute ekaitz arriskuagatik. Hala ere, euskaltzaleak goizean eginen dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte.