Edoskitzea sustatzeagatik aitorpena hartu dute Doneztebeko, Elizondoko eta Lesakako osasun zentroek

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 9a, 19:00

Ezker eskuin: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko María Friebel, Lourdes Gomez, eta Maria Araiz eta Lehen Arretako Edurne Lecea eta Edurne Ziriza, Madrileko ekitaldian..

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren eta Nafarroako hamalau osasun zentroren lana aitortu dute Madrilen, Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalean egindako ekitaldian.

Ospitaleek, Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroek (CASSyR) eta Lehen Mailako Arretako zentroek funtsezko zeregina dute amagandiko edoskitzearen sustapenean, mantentzean eta laguntzan. Arlo horretan egindako lana aitortzeko, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak eta Nafarroako iparraldeko eta ekialdeko hamalau osasun-zentrok aurrera egin dute IHAN-UNICEF Jaiotze eta Edoskitze Laguntzaren Arreta Humanizatua Emateko Ekimena akreditazioan, bigarren fasera iritsi arte. Aitorpena ortzegunean banatu zen Madrilen, Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalean egindako ekitaldian. Aitorpena hartu duten osasun zentroen artean daude Lesakakoa, Doneztebekoa eta Burlata/Elizondokoa.

Hemendik aitzinera, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak eta zentro horiek lanean segituko dute, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta amei laguntzeko elkarteen laguntzarekin, akreditazio hori osatzen duten lau faseak (Aurkikuntza, Garapena, Hedapena eta Izendapena) betetzea lortzeko. Ebidentzian oinarritutako ekimen horri esker, errazagoa da amagandiko edoskitzeari eusten laguntzea eta haren iraupena luzatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun