Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-2025eko Microlan Aerospace Sari Nagusiaren hirugarren eta laugarren jardunaldia jokatuko dituzte maiatzaren 9an, ortziralean 19:00etan hasita Agoitzeko Toki Eder pilotalekuan. Lehen partidan, Eloy Otxandorena doneztebarra eta Otano, Jon Sagaseta iruritarraren eta Ionen kontra ariko dira eta bigarrenean, Zeberio II.a eta Barricart, Matxin III.aren eta Agirrezabalaren kontra.
Sarrerako dohaintza 10 eurokoa izanen da, 5 eurokoa 16 eta 22 urte artekoentzat eta doan 16 urtetik behetikoentzat. Bildutako guztia ADANO elkartera bideratuko dute.