ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Frantziako txapelketako lehen kanporaketa jokatuko dute Sarako Izarra errugbi taldeko mutilek

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 9a, 08:00

Beti Gazte eta Baztan futbol taldeetako neska kadete-infantilek derbia izanen dute larunbat eguerdian Mastegin. Txapeldunen fasean lehenak dira lesakarrak eta bigarren baztandarrak.

Neska eta mutil gazteen futbol derbiak izanen dira asteburu honetan Lesakan (Beti Gazte-Baztan neska kadete-infantilen txapeldunen fasean) eta Beran (Gure Txokoa-Beti Gazte, mutil kadeteen udaberriko kopan)

Maiatzean sartuta, azken txanpan murgilduak daude eskualdeko kirol talde gehienak. Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek, erraterako, Frantziako txapelketako lehen kanporaketa izanen dute, final hogeita hamabirenekoa Castetsen, Saint Aubin de Medoc taldearen kontra. Emakumeek, berriz, Animainean jokatuko dute larunbat arratsaldean. Futbolean, talde nagusi gehienek etxetik kanpo jokatuko dute, Beti Gazteko emakumeek izan ezik. Donezteberentzat, multzoko lehen postua eta igoera segurtatuta, ligako azkena izanen da. Ondotik etorriko da ligako txapeldun izateko finala, bertze multzoko lehenbizikoaren kontra. Kategoria ttikiagoetan bi derbi izanen dira. Neska kadete-infantiletan, txapeldunen fasean lehena eta bigarrena diren Beti Gazte eta Baztan aurrez aurre izanen dira Lesakan larunbat eguerdian. Gipuzkoako udaberriko kopa jokatzen ari diren Gure Txokoa eta Beti Gazteko mutil kadeteek, berriz, Beran jokatuko dute larunbat goizean.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Hernani - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Hernaniko Zubipen.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Lerines - Baztan KE, igandean 18:30ean Leringo La Romaleta zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailako ligan

CF Beriain - Doneztebe FT, larunbatean 17:30ean Beriainen, ligako azken partida.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Rotxapea CD B - Aurrera KE, igandean 15:30ean Iruñeko El Irati zelaian.

SD Alsasua - Baztan KE B, larunbatean 12:00etan Altsasuko Dantzaleku zelaian.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Axular Lizeoa - Gure Txokoa, larunbatean 18:15ean Donostiako Puio zelaian.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Antiguoko KE, larunbatean 18:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako txapeldunen fasean

Elgoibar CD - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Elgoibarko Mintxetan.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean

Touring KE - Beti Gazte, igandean 15:30ean Errenteriako Fanderian.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako igoera fasea

Doneztebe FT atsedena

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopan

SD Alsasua - Baztan B. Igandean 15:45ean Altsasuko Dantzaleku zelaian.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Oiartzun KE B - Gure Txokoa A, larubatean 15:15en Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Beti Gazte A – Internacional CD, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailako udaberriko kopan

Gure Txokoa B - Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketa, joanekoa

CD Larrate - Baztan KE B, larunbatean 12:00etan Carcastillon.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako lehen kanporaketa

Doneztebe FT – CD Valle de Egues A, larubatean 17:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera KE – CD Paz Ziganda, gandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Orioko FT, larunbatean 17:30ean Berako Matzadab.

Nafarroako neska kadete-infantilak txapeldunen fasean

Beti Gazte – Baztan KE, txapeldunen faseko lehen postua jokoan larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska kadete-infantilak bigarren fasean

Aurrera KE – CD Huarte, igandean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT – CD Asdefor A, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera KE – AD Mendillorri, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Baztan  KE – CD Iruña, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT B – CD Murchante, larunbatean 11:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Ilumberri - Baztan KE B, igandean 11:00etan Irunberriko Lardin zelaian.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak, txapeldunen fasean

Gure Txokoa – Urnieta CD, igandean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantil-alebinak, kopako final zortzirenak

CD Mendavies - Baztan KE A, igandean 11:00etan Mendabian.

Nafarroako alebinak

CD Ardoi A - Doneztebe FT A, larunbatean 10:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Baztan KE A - Gure Txokoa B, larunbatean 10:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa A – UD Mutilvera B, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.

Beti Gazte A – CD San Cernin B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Beti Gazte B – CD Valle de Egues F, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan KE B – CD Cantolagua B, larunbatean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

AD Mendillorri C - Doneztebe FT B, larunbatean 10:30ean Lezkairun.

CD Ardoi E - Doneztebe FT C, larunbatean 10:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Gure Txokoa C – CD Amaya D, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.

Baztan KE C – CD Kirol Sport D, larunbatean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjamin txapeldunen fasean

Baztan KE B – CD Amigó B, larunbatean 10:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak bigarren fasea

CD Lezkairu - Baztan KE C, igandean 16:30ean Soto Lezkairun.

Beti Gazte – UD Mutilvera C, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Mulier FCN C - Gure Txokoa, igandean 12:00etan Sarrigurenen.

Nafarroako benjamin mailan

Doneztebe A - Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan KE B - Baztan KE A, larunbatean 09:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa A atsedena.

 

ARETO-FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

Aurrera KE A – GCH Garbayo Chivite Cintruenigo FS, larunbatean 12:40an Leitzako kiroldegian.

Alebinak kopa

Aurrera KE B – CD El Redin A, larunbatean 11:20an Leitzako kiroldegian.

Benjaminak

CD Ardoi B - Aurrera KE B, larunbatean 11:00etan Zizur Nagusiko institutuan.

Aurrera KE A – CD Oberena C, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopan

Erreka - BM Lizarreria, larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska kadeteak kopan

Lagunak – Baztango BKT, larunbatean 12:30ean Barañaingo kiroldegian.

Mutiko infantilak kopan

Erreka atsedena.

Neska infantilak kopan

BM Loyola C – Erreka, larunbatean 11:30ean Iruñeko San Jorge kiroldegian.

 

 

ERRUGBIA

Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenak

Sarako Izarra – Saint Aubin de Medoc, igandean 14:00etan Castetsen.

Euskal Ligako emakumeen azken liga

Sarako Izarra – Gipuzkoa Sortzen, larunbatean 18:00etan Sarako Animainean.

Euskal Liga, sub-16

Txinbaz – La Unica RT, Lekarozen larunbatean 11:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!